Ortziral honetan, otsailak 6, hasiko dira inauteriak Saldiasen. Arratsaldean baserriz-baserri ibiliko dira neska zein mutil gazteak mozorroturik. Gauean, berriz, afaria eginen dute Herriko Ostatuan. Larunbatean, gosaldu ondotik, herrian barna ibiliko dira etxez-etxe, Agerralde akordeoilariaren laguntzarekin. Gaueko afarian ere Agerraldek alaituko ditu bazterrak. Hori izanen da aurtengo inauterietako azken ekitaldia.