Gipuzkoan lanean dabiltzanek ere Bidegik A-8 eta AP-1ean indarrean dituen deskontuak izan ditzaten eskatu du Aralarrek eta ebazpen proposamena aurkeztu du horretarako Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Gipuzkoan erroldatutakoek A-8a eta AP-1a erabiltzeagatik ordaintzen duten kopuruaren zati bat berreskura dezakete. Beherapen horiek %25ekoak dira lehen bidaiatik 8.era, %55ekoak 9.etik 20.era eta %75ekoak 21.etik aitzinera. Orain, Gipuzkoan bizi ez arren, han lan egiten duten pertsonei aukera hori ematea nahi du Aralarrek.