Urtarrilaren 25ean Irungo Ola Sagardotegiko txotx denboraldiaren irekieran Irune eta Itxaso Elizagoien ahizpak aritu ziren trikitixarekin giroa alaitzen. Ez da sagardotegian jotzen duten lehenbiziko aldia baina eurentzat «berezia izan zen». Txalapartariekin batera, Peñagarikano eta Mendizabal bertsolariekin parte hartu zuten. Inaxio Errandonea Berako pilotaria izan zen lehenbiziko sagardoa probatzeaz arduratu zena. Hemendik aitzinera, hilabetean bi asteburutan ere joko dute Ola Sagardotegian, erran digutenez, «bertze trikitilari batzuekin batera ariko gara, txandaka, ortziral bat eta larunbat bat hilabetean».