Torturaren Aurkako Eguna hilaren 13an Lesakan

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 11:39

Torturaren Aurkako Egunaren harira, hainbat mobilizazio eginen dira Euskal Herrian otsailaren 13an, ortzirala. Egun horretan, Joxe Arregi hil zela 28 urte beteko dira, eta Joxe Arregi «torturen eraginez hil» zela gogoratuko da. Han eta hemen eginen diren ekitaldietako bat Lesakan izanen da. 20:00etan kontzentrazioa eginen da Plaza Zaharrean eta Bortzirietako herritarrei ekitaldian parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek. Bide batez, antolatzaileek gogoratu dute Euskal Herrian 7.000 lagun torturatu direla. Joan den urtean, 64 kasu izan ziren, eta horien artean zeuden Igor Portu eta Mattin Sarasola bi preso lesakarren kasuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun