Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketaren finalak Lesakan jokatuko dira eta ez Igantzin

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 30a, 11:50

Aurrerako pilotariek ere hainbat partida jokatuko dituzte

Larunbat honetan, urtarrilaren 31n, jokatuko dira Bortzirietako eskuz banakako zortzigarren pilota txapelketako finalak. Hasieratik Igantzin jokatuko zirela iragarria zegoen, baina azken egunetako eguraldiaren ondorioz eta hezetasunaren beldur, babes gehiago duen Lesakako pilotalekura aldatzea erabaki dute Bortziriak pilota elkarteko arduradunek. Larunbat goizeko 9:00etan hasita, hameka final jokatuko dira:

FINALAK

Ttikiak (Aurrebenjaminak)
Xiker Lizardi (Gure Txokoa) – Beñat Yanci (Biltoki)

Umeak C
Josu Elizondo (Arkupe) – Mikel Galardi (Arkupe)

Umeak B
Aimar Otxoteko (Arkupe) – Oier Larretxea (Gure Txokoa)

Umeak
Enaitz Telletxea (Biltoki) – Mikel Eltzaurdia (Gure Txokoa)

Kimuak C
Iñigo Arretxea (Arkupe) – Jon Iparragirre (Altxata)

Kimuak B
Jon Ubiria (Arkupe) – Goiatz Jauregi (Altxata)

Kimuak
Enaitz Ansó (Txaruta) – Iñaki Ansó (Txaruta)

Haurrak C
Andoni Lazkanotegi (Gure Txokoa) – Iñigo Martinez (Gure Txokoa)

Haurrak B
Unai Telletxea (Biltoki) – Beñat Mitxelena (Gure Txokoa)

Haurrak
Unai Zamorano (Arkupe) – Arkaitz Untxalo (Txaruta)

Kadeteak
Iban Inda (Txaruta) – Adur Yanci (Biltoki)

Aurrerako pilotariek ere hainbat partida

Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek ere hainbat partida izanen dituzte asteburuan. Ostiralean, ilbeltzaren 30ean, Euskal Herriko ligako emakumeen paleta goma txapelketako partida jokatuko dute Amazabalen 20:00etan Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak Hernaniko bikotearen kontra. Eskuz, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean bertze hainbat partida jokatuko dira Amazabalen, larunbat goizeko 10:00etatik aurrera. Bigarren mailako infantiletan, Markel Barriola eta Xabier Zubiria San Migueleko bikotearen kontra ariko dira. Lehen mailako infantiletan ere, Lizarrako elkarteko bikoteak izanen dituzte arerio Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak alde batetik eta Oier Igartuak eta Ibai Gilek, bestetik. Kategoria berean, Aurrerako Anartz Olano eta Ibai Barberenak Zugarraldeko bikotearen kontra jokatuko dute. Hirugarren mailako kadetetan, Xabi Erasok eta Mikel Ontsalok Zugarraldeko bikotea izanen dute aurrean; lehen mailako kadetetan, Bi Aizpeko bikotearen kontra ariko dira Xabier Apezetxea eta Mikel Hernandorena eta kategoria berean, Leitzako eta Irurtzungo bikoteen arteko partida izanen da ondotik.

Leitzatik kanpo ere

Etxetik kanpo ere mugitu beharko dute Aurrerako pilotariek larunbat goizean. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Joanes Illarregi Huarteko bikotearen kontra ariko dira Huarten. Burlatan, Zugarraldeko bikoteen kontra ariko dira Iñigo Mitxaus eta Iñaki Saralegi bigarren mailako infantiletan eta Jon Sukuntza eta Beñat Billabona hirugarren mailako benjaminetan. Iruñeko Aranzadin, bigarren mailako infantiletan, Mendillorriko bikotearen kontra ariko dira Julen Goikoetxea eta Lenitz Galartza. Zizurren Ardoiko bikoteen kontra ariko dira Ander Alduntzin eta Joseba Eskudero bigarren mailako benjaminetan eta Aimar Gil eta Mikel Eraso bigarren mailako alebinetan. Larunbat arratsaldean, Zubiriko Jaian Jai pilotalekuan, Esteribarko bikotearen kontra ariko dira Jon Lezea eta Ander Eskudero, lehen mailako alebin kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun