Informatika ikastaroak emanen dira datozen hilabetetan Etxalarko Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 28a

Otsailean, martxoan eta apirilean izanen dira

Etxalarko Kultur Etxeak ikasturte honetan eskainiko dituen informatika ikastaroen berri eman du. Ikastaro edo tailer bakoitzean lau leku bertzerik ez dira izanen eta bazkideek 24 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 29 euro.

Argazkilaritza digitala eta Internet

Lehenbiziko ikastaroa otsailaren 9tik 20ra eskainiko da. 20 orduz, argazkilaritza digitala, erosketak internet bidez eta planoak eta kaletako mapak Interneten kontsultatzen ikasiko dute.

Curriculum bat word-ean eta Internet

Martxoaren 9tik 18ra 16 orduko ikastaroa eskainiko da Etxalarko Kultur Etxean. Curriculum bat edota iragarki bat Word erabiliz egiten, Nafarroako administrazioa Interneten eta musika eta irratia internet bidez nola entzun ikasiko dute.

Fitxategiekin lan egin

Apirilaren 22tik 30era, azkenik, 14 orduko ikastaroa eskainiko da. Ordenagailuan fitxategiekin lan egiten, informazioa eta berrien bilaketa Interneten eta euskarri berean buruketak egiten ikasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun