Asteburuko ekaitz bortitzak gogor jo zuen eskualdean ere

Aitor AROTZENA 2009ko urtarrilaren 27a

Berako Mukixu haurtzaindegiko patioan bi zuhaitz eta adarrak erori ziren. Asteburua zen eta beharrik! TTIPI TTAPA

Hainbat herritan argindar mozketak izan ziren eta zuhaitzak nonahi erori ziren

Oraindik euri eta kazkabar erauntsiek eskualdea jotzen dute, baina asteburuko ekaitz gogorra pasatuxea dela dirudi. Eskualdean hainbat ondorio utzi zituen “zikloiak”. Berako Mukixu haurtzaindegiko atarian, errate baterako, bi zuhaitz bota zituen haizeak larunbat goizean, baita hirugarren baten adar handi bat ere. Dena haurtzaindegiko patiora erori zen. Beharrik asteburua zela eta ez zela haurrik ikasgeletan. Berako suhiltzaile boluntarioek lana gogotik egin behar izan zuten. Mukixukoak ez ezik, Dornakun eta bertze hainbat lekutan zuhaitzak erori ziren eta errepideak garbitzen ibili ziren. Kanttonberriko etxe batean ere teilak mugitu ziren eta teilatura igo behar izan zuten. Beran argindarrik gabe izan ziren larunbat goiz osoan, Palmadera inguruan zuhaitz bat argindar kablearen gainera erori zelako.

Lesakan argindar eta errepide mozketak

Lesakan ere arazoak izan ziren argindar sarearekin. Herrian tarteka moztu zen argindarra, baina arazorik handienak Nabazen izan zituzten. Poste bat erori eta zenbait baserritan 24 ordu baino gehiago egon ziren argindarrik gabe. Zuhaitzak ere erori ziren. N-121A errepidean, Sunbilla parean, zuhaitza erori zen bidera eta istripu bat eragin zuen. Pertsona bat arinki zauritu zen. Haizeak hainbat eragozpen eragin zituen gidatzerakoan.

Txapazko teilapea haizatu Lekarozko institutuan

Baztanen ere haizeak gogor jo zuen. Orduko 162 kilometroko abiadura neurtu zen Gorramendin. Baina hain goiti joan gabe, Lekarozko institutuan, uralitazko teilape bat altxatu zuen eta ikastetxearen gainetik hegatu zen, bertze aldean erortzeko. Hainbat zuhaitz erori ziren Baztanen ere. Iruritatik Eugira doan errepidean eroritakoak Mariezkurrena enpresako langileek kendu zituzten. Bagordi alderako errepidean Telefonicako zenbait poste erori ziren eta kablea bidean gurutzatua gelditu zen metro terdiko altueran. Egoera arriskutsuaren berri eman zitzaion Balleko Etxetik Larrialdi Zerbitzuari, baina herriko bidea izaterakoan, ez zela beraien ardura erantzun zuten. Telefonicatik ere erantzunik ematen ez zutela ikusita, kablea moztea erabaki zen,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun