Errekako pilota txapelketan senior elite kategoriako lehen jardunaldia jokatu zen asteazkenean

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 23a, 14:00

Bigarren mailako ttikienak ere hasiak dira

Errekako eskuz binakako zazpigarren txapelketan, senior elite kategoriako lehenbiziko kanporaketa jokatu zen asteazken arratsaldean, Beran eta Donezteben. Beran lehenbiziko partida ez zen jokatu, Zugarraldeko Unai Arraztoa eta Azanza ez baitziren aurkeztu. Beraz, Gure Txokoako Moustiratz eta Errekak aitzinera egin dute. Aurrera Saiaz elkarteko Ontsalo eta Xabi Arraztoak 22 eta 12 irabazi zieten Azpaitiako Ilunpeko Andreue eta Uzkudun-i. Irurtzungo Lazkozek eta Zugarraldeko Landiribarrek 22 eta 19 irabazi zieten Errekako Imanol Mitxelena aranztarrari eta Aurrera Saiazeko Telletxeari eta Hernaniko Esnal eta Gorrotxategik 22 eta 15 irabazi zieten Zazpi Iturriko Elurbe eta Aurrera Saiazeko Lopetegiri. Donezteben jokatutako partidetan, Gure Txokoako Joseba Pikabeak eta Otxandorenak 22 eta 13 irabazi zieten Atarrabiako Paz Zigandako Rekalde eta Iriarteri. Huarteko Yoldik eta Aurrera Saiazeko Eneko Galarragak 22 eta 16 irabazi zieten Huarteko Errea eta Tabar-i. Errekako Angita eta Madariagak 22 eta 11 irabazi zieten Zugarraldeko Santesteban eta Aurrera Saiazeko Albisuri eta Aurrera Saiazeko Renobales eta Koldo Galarragak 22 eta 17 irabzai zieten Gure Txokoako Zerezo eta Huarteri.

Errekako ttikienen txapelketa

Errekako pilotari ttikiek bigarren mailako txapelketan ere hasiak dira. Benjamin B mailan, buruz buru, Zelaietak 18 eta 6 irabazi zion Leatxeri; Bangok 18 eta 6 Berasategiri; Migeltorenak 18 eta 13 Saldiasi; Sarrateak 18 eta 6 Atxalandabasori; Aioroak 18 eta 5 Zestauri; Maylinek 18 eta 7 Altxuri; Mindegiak 18 eta 9 Santestebani eta San Miguelek 18 eta 6 Legazkueri. Benjamin A mailan, buruz buru, Maylinek 18 eta 6 irabazi zion Arozenari; Lazkanok 18 eta 10 irabazi zion Berasategiri; Indak 18 eta 9 irabazi zion Migeltorenari eta Lanak 18 eta 7 Lorenteri Alebin B mailan, buruz buru, Saldiasek 18 eta 4 irabazi zion Arozenari; Baztarrikak 18 eta 8 Mariezkurrenari; Larretxeak 18 eta 10 Arrietari eta Garciak 18 eta 15 Narbarteri. Alebin A mailan, Fagoagak 18 eta 7 irabazi zion Mitxeori; Juankorenak 18 eta 7 Retegiri; Seinek 18 eta 11 Retegiri eta Oronozek 18 eta 16 Belarrari. Infantil mailan, Indak 18 eta 6 irabazi zion Moran-i eta Mikelarenak 18 eta 10 Altzugarairi. Kadetetan, Olaizolak 18 eta 9 irabazi zion Alvarez-i; Rojok 18 eta 16 Carrioni; Maiak 18 eta 7 Juanenari eta Zestauk 18 eta 4 Altxuri. Benjamin B mailako binakako txapelketan azkenik, Leatxe eta Migeltorenak 18 eta 6 irabazi zieten Maylin eta Belarrari; Zestau eta Santestebanek 18 eta 10 Berasategi eta Atxalandabasori; Legazkue eta Zelaietak 18 eta 16 Altxu eta Mindegiari eta Bango eta Sarrateak 18 eta 12 San Miguel eta Saldias-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun