Senior elite kategorian asteazken arratsaldean abiatuko da Errekako pilota txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 20a, 16:15

Beran eta Donezteben jokatuko dira lehen kanporaketak, 17:00etatik aitzinera

Bertze kategoria guzietan txapelketa hasia bada ere, senior elite kategoriako pilotariek asteazken honetan, urtarrilaren 21ean, hasiko dute Errekako zazpigarren eskuz binakako txapelketako ibilbidea, Beran eta Donezteben, arratsaldeko 17:00etan hasiko diren final zortzirenetako partidekin. Beran, lehenbiziko partidan, Gure Txokoako Moustiratz eta Erreka, Zugarraldeko Unai Arraztoa eta Azanzaren kontra ariko dira. Segidan, Tolosako Aurrera Saiaz elkarteko Ontsalo eta Xabi Arraztoa, Azpeitiako Ilunpeko Larrañaga eta Uzkudunen kontra ariko dira. Irurtzungo Lazkoz eta Zugarraldeko Landiribar, Errekako Imanol Mitxelena eta Aurrera Saiaz elkarteko Telletxearen kontra ariko dira eta Aurrera Saiazeko Baez eta Lopetegi, Hernaniko Esnal eta Gorrotxategiren kontra.
Donezteben berriz, lehenbiziko partidan Gure Txokoako Pikabea eta Otxandorena, Atarrabiako Paz Zigandako Rekalde eta Iriarteren kontra ariko dira. Segidan, Aurrera Saiazeko Mendizabal eta Galarraga, Huarteko Erreka eta Tabar-en kontra ariko dira. Errekako Angita eta Madariagam Zugarraldeko Santesteban eta Aurrera Saiazeko Galarragaren kontra ariko dira eta jaialdia bukatzeko, Gure Txokoako Zerezo eta Huarte, Aurrera Saiazeko Renobales eta Añorgako Jauregiren kontra.
Asteazkeneko irabazleek heldu den asteazkenean, urtarrilaren 28an jokatuko dituzte final laurdenetako partidak Dobezteben, arratsaldeko 17etatik aitzinera.

Asteburuko emaitzak benjamin eta alebin mailan

Bertze kategoria gehienetan partidak jokatu dira igande honetan. Benjamin mailako lehen kanporaketak Urrotzen jokatu ziren. Azpeitiko Ilunpeko Alberdi eta Balerdik 18 eta 2 irabazi zieten Oberenako Oskoz eta Matari; Lazkaoko Ruiz Larramendi eta Zubizarretak 18 eta 8 irabazi zieten Donostiako Alde Zaharreko Salaberria eta Albisuri; Errekako Mikel Lana eta Julen Indak 18 eta 8 irabazi zieten Zugarraldeko Sotil eta Villanuevari; Zugarraldeko Uriz eta De Quel-ek 18 eta 10 irabazi zieten Hernaniko Alkorta eta Noble II.ari; Andoaingo Osa eta Aranburuk 18 eta 17 irabazi zieten Etxarri Aranazko Gure Pilotako Huitzi eta Otxoari; Oiarpeko Leonet eta Ugaldek tantu bakarrean utzi zituzten Zugarraldeko Erroz eta Goñi; Aurrerako Illarregi eta Altzelaik 18 eta 11 irabazi zieten Bi Aizpeko Ganboa eta Belokiri eta Goizuetako Umore Onako Apezetxea eta Salaberriak zuzenean aurrera egin dute, Etxarri Aranazko Nazabal eta Mauleon ez baitziren aurkeztu. Final laurdenetako partidak igandean, urtarrilaren 25ean jokatuko dira Urrotzen.
Alebin mailan, final zortzirenetako partidak jokatu ziren igandean Donezteben. Huarteko Sanchez eta Etxeberriak 18 eta 14 irabazi zieten Beti Onak taldeko Alkain eta Bidaurretari; San Migueleko Zalduendo eta Anduagak 18 eta 4 irabazi zieten Aurrerako Eraso eta Eskuderori; Beti Onak taldeko Ayesa eta Iruritak 18 eta 4 irabazi zieten Aurrerako Gil eta Lezeari; Bi Aizpeko Beraza eta Martijak 18 eta 10 irabazi zieten Ilunpeko Merketegi eta Kerejetari; Andoaingo Arrue eta Gaztañagak 18 eta 8 irabazi zieten Huarteko Elizalde eta Etxegiari; Oiarpeko Salaberria eta Adurizek 18 eta 11 irabazi zieten Zugarraldeko Saldias eta Agirre II.ari; Mendillorriko Mayora eta Braunek 18 eta 9 irabazi zieten Kurpil Kirolakeko Mikel eta Pagolari eta Zugarraldeko Pedroarena eta Eskirozek 18 eta 13 irabazi zieten Irurtzungo Zudaire eta Ustarroz-i. Kategoria honetan, final laurdenetako norgehiagokak igande goizeko 9etatik aitzinera jokatuko dira Doneztebeko erreboteko frontoian.

Infantilak Legasan

Infantil mailan ere, final zortzirenak jokatu ziren igande goizean Legasan, Zugarraldeko Larunbe eta Alduntzinek 18 eta 18 eta 16 irabazi zieten San Migueleko Garraio eta Mateori; Billabonako Labaka eta Erasunek eta Azpeitiako Arrue eta Aizpuruk zuzenean aitzinera egin zuten, arerioak ez baitziren azaldu; Arnanz eta Mendinueta altsasuarrek ere ez zuten lan aunitzik egin kanporaketa gainditzeko, hutsean utzi baitzituzten Oberenako Espinal eta Andueza; Bi Aizpeko Lizarraga eta Tollar-ek 18 eta 9 irabazi zieten Zugarraldeko Noval eta Etxarriri; Zugarraldeko Arano eta Villabona I.ak 18 eta 12 irabazi zieten Hernaniko Noble eta Lujanbiori; Aurrerako Olano eta Iparragirrek tantu bakarrean utzi zituzten Hernaniko Altuna eta Altuna eta Huarteko Arrikaberri eta Goñik 18 eta 12 irabazi zieten Zugarraldeko Orrio eta Sarasari. Final laurdenetako partidak igande honetan jokatuko dira Donezteben.

Kadeteak Lesakan

Kadete mailako final zortzirenetako partidak Lesakan jokatu ziren igande goizean. Gure Pilotako Ijurrak eta Lasak 18 eta 9 irabazi zieten Irurtzungo Abregi eta Juangori; Olaztiko Sutegiko Tallar eta Gastamintzak zuzenean aitzinera egin zuten, Oiarpeko Sarasti eta Beola ez baitziren aurkeztu; Errekako Zestau eta Karrionek 18 eta 4 irabazi zieten Oberenako Senosiain eta Larraiari; Errekako Maia eta Rojok 18 eta 9 irabazi zieten Zugarraldeko Azkona II eta Mayans-I; Andoiango Ariztimuño eta Ulangak 18 eta 3 irabazi zieten Aurrerako Ontsalo eta Erasori eta San Migueleko Sanz eta Unanuak 18 eta 8 irabazi zieten Andoaingo Eskudero eta Jauregiri. Aurrerako Apezetxea eta Jaunarenak eta Añorgako Cristobal eta Lizasok zuzenean aitzinera egin zuten, arerioak ez baitziren aurkeztu. Kategoria honetan, final laurdenetako partidak Larraintzarren jokatuko dira igande goizean.

Jubenilak Donezteben eta Larraintzarren

Jubeniletako final zortzirenetako partidak ere igande goizean jokatu ziren, Donezteben A multzokoak eta Larraintzarren B multzokoak. Donezteben, Ilunpeko Iriondo eta Murgiondok 18 eta 14 irabazi zieten Errekako Bendoiro eta Juanenari; Añorgako Loidik eta Markinako Aretxabaletak 18 eta 11 irabazi zieten Fernandez eta Diez errioxarrei; Errekako Madariagak eta Ezkaraiko Iturriagak zuzenean aitzinera egin zuten, arerioak ez baitziren aurkeztu eta gipuzkoarren arteko lehian, Manterola eta Arzelusek 18 eta 9 irabazi zieten Santxo eta Lizeagari.
B multzoan, berriz, Urnietako Garmendia eta Artetxek 18 eta 17 irabazi zieten Huarteko Etxague eta Iraizoz-i; Aurrera Saiazeko Sukia eta Arratibelek 18 eta 11 irabazi zieten Zugarraldeko Juanena eta Iraola II.ari; Oberenako Soto eta Artuch-ek 18 eta 11 irabazi zieten Sutegiko Mayo eta Arañari eta Hernaniko Arrieta eta Azpitartek 18 eta 11 irabazi zieten Errekako Oronoz eta Oiarpeko Ugalderi. Jubeniletako fina laurdenetako partidak igande goizean jokatuko dira Donezteben.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun