Joare soinuak ez dabiltz urruti, gain-gainean baitaude Ituren, Aurtitz eta Zubietako inauteriak. Ortzegun honetan, joaldunek eginen duten lehen puxka biltze eta afariarekin hasiko dira. Larunbatean segituko du bestak, asteazkenera arte atsedenik gabe eta hurrengo larunbateko Kontuen Eguna izanen da inauterietako azkena.
Guztia prest edukitzeko, ordea, joan den urtean hasi zituzten prestaketa lanak. Iturenen, erraterako, Eguberri aldera, lehen bilera egin zuten, eta aitzinetik, San Martinetan, egun hauetako jakia izaten den aretzearen bila hasi ziren. Inauterietako Batzordea da guztiaren arduraduna, eta Pello Ariztegi da kideetako bat. Inauteriak ailegatu aitzinetik dauden eginbeharrak azaldu dizkigu: “aretzea bilatu –normalean Zubilleneko borda baserrian harrapatzen dugu–, sukaldarien bila ibili, erosketak eta menuak egin, kontuak egin, aizkolariak eta bertsolariak lotu…”
Eguna hurbildu ahala otorduetan izena emateko zerrendak zabaltzen dira, eta ez dira ez gutti izaten biltzen direnak: “Kontu Egunean 100 bat lagun, gosarietan 50-60 lagun…”. Aurten ere, seguru halaxe izanen dela. Iturendar, aurtiztar eta zubietarrak, behinik behin, desiatzen daude batetik bertzera joareak astindu eta mozorroak jaunzteko.
Inauteriak herritarrenak
Inauteriak “gureak” dira. Horrela azpimarratu digu Ariztegik. Barren-barrenetik bizi dituzten ospakizunak baitira. Dena den, astelehen eta asteartearekin jende andana hurbiltzen da kanpotik joaldun eta mozorroak ikustera. Kritikak ere eragin izan ditu egun horretan mozorrodunek publikoari gauzak botatzeko duten ohiturak, Baina, Ariztegi eta bertze hainbat iturendar, aurtiztar eta zubietarren hitzetan, “inauterietara etortzen denak badaki zer dagoen. Bertze gisa bateko inauterietara ohituak daude, baina hemengoa ez da maliziarekin egina edo min egiteko”. Argi dago, inauteriak berezi sentitzen dira hiru txoko hauetan, eta bereziak sentiarazten dira inauterietan. “Eta hori onartu behar da”.
Urtarrilaren 24an
Joaldunek eginen duten lehen puxka biltze eta afariarekin hasiko dira Iñauteak Aurtitz, Ituren eta Zubietan.
Larunbatean izanen dute segida, afaria eta dantzaldia egiten baita egun horretan.
Igandean, jantzi osoa paratuz lehen ibilaldia eginen dute joaldunek karrikaz karrika.
URTARRILAK 26 astelehena
Zubietako joaldunak mozorro eta karrozek lagunduta Aurtiztarrei bisita eginen diete, herriari bira eman eta salda beroa hartu ondotik Iturenera joanen dira.
Lasagako Zarandia parean, denak elkartu eta herriari buelta emanen diote.
Joaldunek aperitiboa hartzen duten bitartean, plazan karroza bakoitzak bere ikuskizunhttp://www.ttipi.net/GCA_confeccionarContenido.php?accion=confeccionarContenido&item=nuevoa eginen du.
Eguerdian 15:30ak aldera, bakoitza bere herrira itzuli eta bazkaria izanen dute elkarteetan.
Gauean ordu ttikiak arte bestak segituko du.
URTARRILAK 27 asteartea
Ituren, Aurtitz eta Lasagako joaldunek bisita bueltatuko diete Zubietarrei.
Urtero-urtero, batzuen ustez natura ernatzeko eta uzta berri eta ugariak emateko egiten den ohiturari eutsiz.
urtarrilak 31 - OTSAILAK 1
Kontuen eguna izaten da, hain zuzen, Iñauteetako azkena. Egun horretan ez da joarerik jotzen. Zubietan asteakenean egiten dute. Iñauteak akitu eta hurrengo larunbatean egin ohi da Iturenen eta Aurtizen igandean. Iturenen bazkaria izaten dute Herriko Etxean. Bazkaldu aitzinetik herriko dantzariak bertsolariak eta aizkora apostua izanen dira herriko plazan.
Bazkaldu ondotik dantzaldia izanen da eta, mozkorraldia izugarria ez bada, bederen, bestarekin segitzeko aukera dago, afari eta dantzaldian.
Aurtitzen xaharren afaria egiten dute eta Iturenen kontuen afaria, iñauteak heldu den urtera arte agurtuz
Sunbilla, Leitza, Ituren, Aurtitz eta Zubietako inatueriak 09