Belate Esnekiak enpresak estatu mailako elikagaien sari jaso du

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Gaur egun, esnetarako behiak garai batean baino guttiago izan arren, eskualdean oraindik badira horretara dedikatzen diren ekoizleak. TTIPI TTAPA

Malerreka, Baztan eta Leitzaldeko 10 ekoizlek Belaterentzat egiten dute lan

Eskualdeko hainbat esne-ekoizle biltzen dituen Belate Esnekiak enpresak Espainiako Elikagaiak 2008 saria jaso du behi-esnearen ekoizpen mailan. Lacturale izeneko esne marka berria merkaturatuz jaso du aipatutako saria Belatek.

Enpresa 2006an sortu zen eta gaur egun, Nafarroako 35 abeltzain biltzen ditu. Tartean daude, Arizkun, Donamaria, Beintza-Labaien, Oitz, Leitza eta Urrotzeko ekoizleak.
2007an Igara izeneko esnea merkaturatu zuen eta harekin bertze sari bat eskuratu zuen: Urteko Zaporea 2008 aipamena. Momentuz, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Huescara hedatzen dute euren esnea, baina etorkizunera begira, Nafarroan kontsumitzaile gehiago bilatzeaz gain, kanpora zabaltzea da euren helburua.

Eskualdeko ekoizleak

Belate Esnekiak enpresan sartuak dauden 35 ekoizletatik 10 gure ingurukoak dira eta horien artean, gehienak Malerrekakoak dira.
URROTZ
· Severiano Matxinena
· Jose Antonio Arzuaga
· Miguel Angel Ezkurra
· Jose Martin Elizondo
· S.A.T. Elkartea

DONAMARIA
· Kontxi Bazterrika

BEINTZA-LABAIEN
· Angel Elizondo

OITZ
· Oskar Ilarregi

LEITZA
· Esteban Zabaleta

ARIZKUN
· Pedro Jose Mendikoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun