Udalak erabaki du zertan baliatuko duen jasotako 39.999 euroko laguntza: mediku kontsulta haunditzeko izanen da. Oraingo kontsultan jendea artatzeko bulego bakarra dago, eta hor aritzen dira mediku eta erizainak, biak batera. Eginen diren obrekin bertze bulego bat irekiko da.