Aitzineko hilabeteetan Sorginen Museoko auditorioan egin zen Zugarramurdi barne-barnetik DVDaren aurkezpena. Gure herriari buruzko oren erdi bateko erreportajea ikusten da.
Lan hau Udalak ordaindua zuenez, aurkezpena egiterakoan zinegotzi batek aipatu zuen DVDa etxe guztietara banatuko zela. Eta hala izan da: Olentzeroren oparia bailitzan, Eguberri aitzineko egunetan etxe guztietara ailegatu zen DVDa.