Bake epaile postua betetzeko norbaiten bila dabil Udala

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Inor aurkezten ez bada, Udalak berak aukeratuko du nor izanen den

Zugarramurdiko bake epailearen postua (juez de paz delakoa) hutsik dago momentu honetan. Postu hori betetzeko epea irekia dago, eta baldintzak jakin nahi izanez gero, Herriko Etxeko iragarki-taulan jarrita daude, edo bertzela, Jabier idazkariarekin hitz egin behar da. Bi baldintza eskatuko dira bake epaile izateko: 18 urtetik goitikoa izatea eta Zugarramurdin bizitzea. Eskaera idatziz aurkeztu beharko da Herriko Etxean, eta bertan lanbidea zehaztu beharko da (bateraezintasunak ikusteko), baita NANaren kopia ere. Postu honetarako inor aurkeztuko ez balitz, Udalak berak hautatuko du norbait.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun