Hezitzaileak biltzeko deia ortziralerako Irurtzunen

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkarte Profesionalak deituta, hezitzaileen bilera bat eginen da ortziral honetan, hilak 23, Irurtzunen. Izan ere, elkartearen arabera, bada garaia Nafarroako ipar-mendebaldean lanean ari diren profesionalen lana eta haren gorabehera guztiak ezagutzeko. Horren harira, hainbat jarduera antolatu omen dituzte, elkar ezagutu eta esku artean dituzten proiektu, zalantza eta erronken berri elkarri emateko. Beraz, bilkura, Irurtzungo Kultur Etxean –Elizaren ondoan– izanen da 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun