‘Hurbildu IKT-etar@’ ikastaroetan izena eman daiteke

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Teknologia berrietara hurbiltzeko asmoz, aurten ere Hurbildu IKTetar@ programa landuko da hainbat herritan. Halere, ikasturte honetan, aldaketak izanen dira. Aurten, Nafarroako Gobernuak hastapen-ikastaroei emanen die lehentasuna, sakontzeko ikastaroen aitzinetik. Horrez gain, lehenago ikastaroak eman ez diren udalerrietara zabaldu nahi da prestakuntza, eta, beraz, lehendik ikastaroak izan ez dituzten udalerriek lehentasuna izanen dute, baita aitzineko urteetan prestakuntza jaso ez duten ikasleek ere. Doakoak dira eta izena emateko, 012ra deitu behar da, urtarril akabera baino lehen. Hortik aitzinerakoa Nafarroako Gobernuak kudeatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun