Zubietako Herriko Ostatua errentan hartzeko eskaintzak larunbata bitarte aurkez daitezke

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Hilabeteko errenta 750 eurokoa izanen da

Zubietako Udalak lehiaketa irekira atera du Herriko Ostatua errentan hartzeko aukera. Ostatua, hostala eta jatetxe zerbitzuaren errentan hartzeko eskaintzak larunbata, urtarrilaren 24a, baino lehen aurkeztuko beharko dira.

Errentaren iraupena bortz urtekoa izanen da eta bertze horrenbertze luzatzeko aukera ere izanen da. Hilabeteko errenta 750 eurokoa izanen da horri BEZaren %16a gehitu beharko zaio.

Iragarkia urtarrilaren 9an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta biharamunetik hasita, hamabortz egun naturaleko epea eman zuten eskaintzak aurkezteko. Beraz, urtarrilaren 24an, larunbat honetan akituko da epea. Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza 1.500 eurokoa izanen da eta proposamenak udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun