Ibintza Kultur Taldeak urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, egin zuen Eguberrietako zozketa. Lehenbiziko saria, zare eder bat, 1.583 zenbakiarentzat izan zen; bigarren saria bainuetxerako bi sarrera 1.469 rentzat eta azkenik, hirugarrena, bi lagunendako afaria Altxunea erretegian, 2.579 zenbakiarentzat.
Lehen saria Urrozko Mikel Saldiasek eraman du eta hirugarrena Iturengo Alazne Altxuk. Iturengo Ostatuan saldutako bigarren zenbaki saritua, ordea, oraindik ez da atera. Zenbakia ateratzen ez bada, zozketa berriro eginen da hilaren 31n.