Ituren eta Zubietako inauteriak kultur ondare izateko bidea abiatuko du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 13:54

Horrela iragarri zuen Urtezahar Egunean Corpas kontseilariak herrira egindako bisitan

Ituren-Aurtitz, Zubieta eta Lantzeko inauteriak Interes Kulturaleko Ondasun izan daitezke. Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak abenduaren 31n Iturenen iragarri zuenez, bere Departamentuak Ituren-Aurtitz, Lantz eta Zubietako inauteriak Interes Kulturaleko Ondasun Materiagabe izendatzeko espedientea abiatuko du, ospakizun tradizional horiek kultur ondare gisa mantentze aldera.

Gisa honetako ospakizunak horrelako prozedura batean sartuko dituzten lehen kasua izanen dira gure inauteriak, Lantzekoekin batera. Urtezahar Eguneko ekitaldira Pedro Luis Lozano Kultura zuzendari nagusia, Miguel Angel Petrirena Iturengo alkatea eta Patxiku Mitxelena Zubietako alkatea ere bildu ziren.

Erraten dutenez, Ituren-Aurtitz eta Zubietako inauterietako jatorriari buruzko dokumentu idatzi aunitzik ez dago. Baina belaunaldiz belaunaldi igarotako testigantzek eta XX. mendearen hasierako argazkiek ospakizun tradizional honi eustea ahalbideratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!