Datorren otsailaren 6an Euskal Herriko Mus Txapelketako saioa jokatuko da Ulibeltzak Elkartean. 21:30etik aitzin eman beharko da izena (20 euro bikoteko) eta 22:00etan hasiko da txapelketa. Irabazleak Iruñan eginen den kanporaketara pasako dira. Final haundia, berriz, Seguran (Gipuzkoa) jokatuko da, martxoaren 14an. Irabazleek 3.000 euro, astebeteko kruzeroa eta txapela eramanen dituzte.