Larraburuko mus eta partxis txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Joan den abenduan jokatu zituzten Larraburuko jubilatuek mus eta partxis txapelketako hondar partidak. Musean 22 gizonek hartu dute parte eta partxisean 16 emakumek.
Jose Luis Arretxea eta Jabier Irisarri izan ziren museko txapeldunak, eta Santiago Olasagasti eta Daniel Iparragirre azpitxapeldunak. Hirugarren postuan Santiago Mitxeltorena eta Gaston Lestuzzi gelditu ziren, eta laugarren Jesus Ansalas eta Leontxio Arburua.
Partxisean, berriz, Enkarna Iparragirre eta Mari Cruz Andueza izan ziren irabazle. Bigarren lekua Marta Maiak eta Gloria Maiak lortu zuten, eta hirugarrena Mertxe Santesteban eta Mari Isabel Berruetak. Txapelketa hau akabatu orduko, hasiak dira bertze batean; urdaiazpiko txapelketan. Hilabete eta erdi inguruz iraunen duen txapelketa otsaila hondarrean akabatuko dute, eta orduan ere sari banaketa eta bazkaria eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun