Herriko Etxeak administrari laguntzaile lanpostuko behin betiko plaza betetzeko oposizio deialdia egin du. Azkeneko urte hauetan lanpostu honek behin-behineko izaera izan du, baina hemendik aitzinera behin betikoa izanen da. Kontratua egun erdikoa izanen da eta izena emateko udaletxean eskatu behar dira argibideak. Hilabeteko epea izanen da horretarako.