Hiru urtez Maite Olaetxea eta Amaia Elizaldek antolatu zuten aspaldiko ohitura den patinaje ikastaroa. Orain Jone Bizente eta Andrea Elizaldek hartu diete erreleboa. Patinatzen ikasi eta ongi pasatzeko helburuarekin, 30 lagunek eman dute izena, eta duela bi larunbat hasi ziren frontoian. Ttikienak 11:00etatik 12:00etara aritzen dira, eta nagusiak 12:00-etatik 13:00etara. Apirilera bitarte izanen da ikastaroa.