Gizarte hezitzaileak urtarrilaren 23an bilduko dira Irurtzunen

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 15a

Nafarroako Iparmendebaldean lanean ari direnak deitu dituzte

Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkarte Profesionalak dei egin du heldu den ortziralean, urtarrilaren 23an Irurtzunen eginen den bileran parte hartzera. Elkartearen ustez, garaia da Nafarroako ipar-mendebaldean lanean ari diren profesionalen lana eta haien gorabehera guztiak ezagutzeko. Horregatik hainbat jarduera antolatu dituzte elkar ezagutu eta esku artean dituzten proiektu, zalantza eta erronken berri elkarri emateko.

Irurtzungo Kultur Etxean 18:00etan

Erran bezala hitzordua, urtarrilaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan Irurtzungo Kultur Etxean izanen dute, Irurtzungo elizaren ondoan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun