Errekako bigarren mailako seniorren pilota txapelketa asteazken arratsaldean abiatuko da

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 14a, 12:05

Bertze hainbat kategorietako lehenbiziko partidak jokatu ziren igandean

Bigarren mailako senior kategorian asteazken honetan, urtarrilaren 14an, abiatuko da Errekako zazpigarren eskuz binakako txapelketa. Berako Eztegara pilotalekuan, 17:00etan hasiko den jaialdian lau partida jokatuko dira. Lehenbizikoan, Arbizuko Aldabideko Zaranton eta Agirre, Errekako Juanenea eta Xabi Madariagaren kontra ariko dira. Irabazleek, San Miguel elkarteko Zubiarurre eta Nublaren kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Bigarren partidan, Añorgako Ormaetxea eta Lertxundi, Andoaingo Ugarte eta Belokiren kontra ariko dira. Irabazleek, Gipuzkoako bertze bikote izanen dute esperoan final zortzirenetan, Arrasateko Agirre eta Uribarren. Hirugarren partidan, Olaztiko Sutegiko Agirre eta Zornoza, Oberenako Etxaide eta Gurutzeagaren kontra ariko dira. Irabazleek, Irurtzungo Bi-Aizpeko Iriarte eta Aranoren kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Berako azken partidan, Huarteko Garcia I eta Garcia II, Altsasuko Pilotajaukuko Senar eta Guebararen kontra ariko dira. Tolosako Aurrera Saiaz elkarteko Apezetxea eta Zubiri esperoan daude final zortzirenetako koxkan.
Donezteben ere bertze lau partida jokatuko dira asteazken arratsaldeko 17:00etatik aitzinera. Lehenbizikoan, Burlatako Zugarraldeko Iturri eta Soroa, Leitzako Aurrerako Goikoetxea eta Alduntzinen kontra ariko dira. Irabazleek Hernaniko Zabala eta San Sebastianen kontra ariko dira final zortzirenetan. Segidan, Huarteko Kortabarria eta Errekako Baleztena, Oiartzungo Oiarpeko Goienetxe eta Urdanpiletaren kontra ariko dira. Final zortzirenetan Usurbilgo Huici eta Añorgako Sagasetaren kontra jokatuko dute irabazleek. Barañaingo Lagunak elkarteko Retegi eta Garriz, Usurbilgo Errasti eta Urruzolaren kontra ariko dira eta irabazleek Lizaso eta Pebet-en kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Doneztebeko azken partidan, Arbizuko Aldabideko Mattin Ezkurdia eta Arruti, Oberenako Olangua eta Errekako Labianoren kontra ariko dira. Irabazleek, Urnietako Pagola eta Jauregiren kontra jokatuko dute final zortzirenetan.

Lehenbiziko partidak igandean jokatu ziren

Errekako eskuz binakako pilota txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen aste hondarrean. Urrotzen alebin mailako lehen partidak jokatu ziren. Atarrabiako Alkain eta Bidaurretak 18 eta 0 irabazi zieten Etxarri Aranazko Arbizu eta Estarriagari. Igandean, goizeko 9etatik aitzinera Donezteben jokatuko diren final zortzirenetan Huarteko Sanchez eta Etxeberria izanen dituzte esperoan. San Migueleko Zalduendo eta Anduagak 18 eta 8 irabazi zieten Oberenako Okiñena eta Oiartzuni eta Leitzako Aurrerako Eraso eta Eskuderoren kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Aurrerako Gil eta Lezeak 18 eta 11 irabazi zieten Zugarraldeko Ventura eta Lergari. Final zortzirenetan, leitzarrek Beti Onak taldeko Ayesa eta Irurita izanen dituzte kontrario. Irurtzungo Bi Aizpeko Beraza eta Martijak 18 eta 5 irabazi zieten Zugaraldeko Villabona II eta Aranguren-I eta Azpeitiko Ilunpeko Merketegi eta Kerejetaren kontra jokatu beharko du final zortzirenetan. Huarteko Elizalde eta Etxegiak 18 eta 11 irabazi zieten Irungo Kurpil Kirolak taldeko Sagarzazu eta Agerralderi. Final zortzirenetan, Arrue eta Gaztañaga andoaindarrekin neurtu beharko dituzte indarrak. Oiartzungo Oiarpeko Salaberria eta Adurizek 18 eta 5 irabazi zieten Etxarri Aranazko Flores eta Arratibel-i. Final zortzirenetan Zugarraldeko Saldias eta Agirre II izanen dituzte. Mendillorriko Mayora eta Braunek 18 eta 8 irabazi zieten Alde Zaharrako Bravo eta Olalderi. Final zortzirenetan, Mikel eta Pagola irundarraren kontra ariko dira. Irurtzungo Zudaire eta Ustarroz, azkenik, 18 eta 12 irabazi zieten Villabonako Bear Zanako Lizartza eta Aizpuruari. Final zortzirenetako arerio, Zugarraldeko Pedroarena eta Eskiroz izanen dituzte.
Infantil mailan ere igande goizean jokatu ziren lehenbiziko partidak, Legasako pilotalekuan. San Migueleko Garraio eta Mateok 18 eta 6 irabazi zieten Beti Onak taldeko Antoñana eta Garateari. Igande honetan, goizeko 9etatik aitzinera Legasan jokatuko diren final zortzirenetan, Zugarraldeko Larunbe eta Alduntzin izanen dituzte kontrario. Kurpil Kirolak taldeko Garmendia eta Lizarazu aurkeztu ez zirenez Billabonako Labaka eta Erasun, Bortzirietako Telletxea eta Zamoranoren kontra ariko dira final zortzirenetan. Altsasuko Pilotajaukuko Arnanz eta Mendinuetak 18 eta 6 irabazi zieten Aurrerako Galarza eta Saralegiri eta Oberenako Espinal eta Anduezaren kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Azpeitiko Ilunpe elkarteko Arrue eta Aizpuruk 18 eta 7 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Ansotegi eta Martinezi eta Oiartzungo Oiarpeko Ugalde eta Zapirain izanen dituzte esperoan final zortzirenetan. Irurtzungo Bi-Aizpeko Lizarraga eta Tollar-ek 18 eta 16 irabazi zioten Donostiako Alde Zaharrako Ormazabal eta Chiapusori. Zugarraldeko Noval eta Etxarriren kontra jokatu beharko dute final zortzirenetan. Zugarraldeko Arano eta Villabona I.ak 18 eta 12 irabazi zieten Andoaingo Arruti eta Arberas-i eta Hernaniko Noble eta Lujanbio izanen dituzte kontrario final zortzirenetan. Hernaniko Altuna eta Altunak 18 eta 5 irabazi zieten Lizarrako Etxeberria eta Izkueri. Final zortzirenetan, Leitzako Aurrerako Olano eta Iparragirre izanen dituzte arerio hernaniarrek. Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko Iriarte eta Artieda aurkeztu ez zirenez, Huarteko Arrikaberri eta Goñi, Zugarraldeko Orrio eta Sarasaren kontra ariko dira final zortzirenetan.
Kadete mailan ere igandean abiatu zen Errekako txapelketa Lesakan. Lehen partidan, Irurtzungo Abrego eta Juangok 18 eta 3 irabazi zieten Zugarraldeko Bernabe eta Azkona I.ari. Etxarri-Aranazko Gure Pilota elkarteko Ijurra eta Lasa izanen dira arerio, igande honetan, goizeko 9etan abiatuko diren final zortzirenetan. Olaztiko Sutegiko Tollar eta Gastamintzak 18 eta 10 irabazi zieten Oberenako Jaurena eta Anduezari. Oiartzungo Oiarpeko Sarasti eta Beola izanen dira esperoan final zortzirenetan. Errekako Zestau eta Karrionek 18 eta 12 irabazi zieten Etxarri Aranazko Murgiondo eta Lopez Zubiriari. Oberenako Senosiain eta Larraya izanen dira esperoan final zortzirenetan. Errekako Maia eta Rojok 18 eta 16 irabazi zieten Hernaniko Lujanbio eta Murgiondori. Zugarraldeko Azkona II eta Mayans izanen dira esperoan final zortzirenetan. Leitzako Aurrerako Ontsalo eta Erasok ere aitzinera egin dute Irurtzungo Navarro eta Karrion ez baitziren aurkeztu. Andoaingo Ariztimuño eta Ulanga izanen dituzte esperoan hurrengo kanporaketan. Andoaingo Eskudero eta Jauregik 18 eta 14 irabazi zieten Zugarraldeko Elizalde eta Fernandez I.ari. Final zortzirenetan Lizarrako Sanz eta Unanua izanen dituzte esperoan. Leitzako Aurrerako Apezetxea eta Jaunarenak 18 eta 7 irabazi zieten Alde Zaharrako Setien eta Galdos-i. Final zortzirenetan, Arbizuko Aldabideko Zelaia eta Gabirondo izanen dituzte kontrario. Añorgako Cristobal eta Lizasok 18 eta 12 irabazi zieten Huarteko Yoldi eta De la Fuenteri, eta Irurtzungo Idoate eta Beraza izanen dituzte esperoan final zortzirenetan.

Jubenil mailakoak Donezteben eta Ultzaman aritu ziren

Jubenilak bi multzotan banatu dira eta hauek ere igandean hasi ziren konpetizioan. A multzokoak Donezteben aritu ziren Errekako Bendoiro eta Juanenk 18 eta 17 irabazi zieten Irurtzungo Barberena eta Jakari. Azpeitiako Ilunpeko Iriondo eta Murgiondok 18 eta 10 irabazi zieten Barañaingo Lagunak elkarteko Zaranton eta De Las-i Añorgako Loidi eta Markinako Aretxabaletak 18 eta 5 irabazi zieten Oberenako Zuasti eta Arraizari. Fuenmayorreko Gabarri eta Diezek 18 eta 9 irabazi zieten Lazkaoko Irastorza eta Bereziarturi. Hernaniko Bilbao eta Otaegik 18 eta 10 irabazi zieten Zugarraldeko Altzuarte eta Zabalzari. Errekako Unai Madariagak eta Ezkaraiko Iturriagak 18 eta 6 irabazi zieten Usurbilko Mendizabal eta Ostolazari Hernaniko Santxo eta Lizeagak 18 eta 7 irabazi zieten Irurtzungo Olias eta Arrokiri eta Hondarribiako Manterola eta Jauregik 18 eta 10 Arbizuko Aldabideko Arangoa eta Karasatorreri. Gauzak honela, igande honetan Doneztebeko pilotalekuan jokatuko diren final zortzirenetako partidak honela gelditu dira: Errekako Bendoiro eta Juanena, Ilunpeko Iriondo eta Murgiondoren kontra; Añorgako Loidi eta Markinako Aretxabaleta, Pradejongo Fernandez eta Fuenmayorreko Diezen kontra; Hernaniko Bilbao eta Otaegi, Errekako Madariaga eta Ezkaraiko Iturriagaren kontra eta Hernaniko Santxo eta Lizeaga, Errekako Iparragirre eta Hondarribiko Manterolaren kontra.
Jubenilen B multzoko lehen kanporaketako partidak, berriz, igande goizean jokatu ziren Ultzaman. Huarteko Etxague eta Iraizozek 18 eta 14 irabazi zieten Txarutako Bereau eta Juaneneari. Urnietako Garmendia eta Artxetxek 18 eta 8 irabazi zieten Oberenako Labiano eta Martinez-i. Zugarraldeko Juanena eta Iraola II.ak 18 eta 4 irabazi zieten Oiarpeko Taberna eta Irastorzari. Tolosako Aurrera Saiaz elkarteko Sukia eta Arratibelek 18 eta 13 irabazi zieten Altsasuko Alustiza eta Alkizako Zinkunegiri Oberenako Soto eta Artuch-ek 18 eta 7 irabazi zieten Andoaingo Aizpurua eta Etxeberriari. Sutegiko Mayo eta Arañak 18 eta 9 irabazi zieten Lizarrako Senosiain eta Etxeberriari Hernaniko Arrieta eta Azpitartek 18 eta 5 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Etxeberria eta Alonsori eta Errekako Oronoz eta Oiarpeko Ugaldek 18 eta 6 irabazi zieten Donostiako Alde Zaharrako Sertutxa eta Lobatori. Igande honetan, goizeko 10:00etatik aitzinera Larraintzarko Ultzama pilotalekuan jokatuko diren final zortzirenetako gurutzaketak honela gelditu dira: Huarteko Etxague eta Iraizoz, Urnietako Garmendia eta Artuch-en kontra; Zugarraldeko Juanena eta Iraola II, Aurrera Saiaz elkarteko Sukia eta Arratibelen kontra; Oberenako Soto eta Artuch, Sutegiko Mayo eta Arañaren kontra eta Hernaniko Arrieta eta Azpitarte, Errekako Oronoz eta Oiarpeko Ugalderen kontra.

Benjamin mailako lehen kanporaketak igandean Urrotzen

Errekako txapelketako benjamin mailako lehen kanporaketak ere igande honetan, urtarrilaren 18an jokatuko dira Urrotzen, goizeko 9:00etatik aitzinera. Azpeitiko Ilunpeko Alberdi eta Balerdi, Oberenako Oskoz eta Mataren kontra ariko dira. Donostiako Alde Zaharreko Salaberria eta Albisu, Lazkaoko Ruiz Larramendi eta Zubizarretaren kontra ariko dira. Burlatako Zugarraldeko Sotil eta Villanueva, Errekako Mikel Lana eta Julen Indaren kontra. Zugarraldeko Uriz eta De Quel, Hernaniko Alkorta eta Noble II.aren kontra. Etxarri Aranazko Gure Pilotako Huitzi eta Otxoa, Andoaingo Osa eta Aranbururen kontra; Zugarraldeko Erroz eta Goñi, Oiarpeko Leonet eta Ugalderen kontra; Bi Aizpeko Ganboa eta Beloki, Aurrerako Illarregi eta Altzelairen kontra eta Etxarri Aranazko Gure Pilotako Nazabal eta Mauleon, Goizuetako Umore Onako Apezetxea eta Salaberriaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun