Zubietako Udalak lehiaketa irekira atera du Herriko Ostatua errentan hartzeko aukera. Ostatua, hostala eta jatetxe zerbitzuaren erretan hartzeko eskaintzak urtarrilaren 24a baino lehen aurkeztuko beharko dira. Errentaren iraupena bortz urtekoa izanen da eta bertze horrenbertze luzatzeko aukera ere izanen da. Hilabeteko errenta 750 eurokoa izanen da horri BEZ zergaren %16a gehitu beharko zaio. Hori izanen da hasierako prezioa.
1.500 euroko behin behineko fidantza
Iragarkia urtarrilaren 9an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta biharamunetik hasita, hamabortz egun naturaleko epea eman zuten eskaintzak aurkezteko. Beraz, urtarrilaren 24an, larunbat honetan akituko da epea. Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza 1.500 eurokoa izanen da eta proposamenak udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Herriko Etxera jo daiteke. Aipatu, klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dagoela udal idazkaritzan.