Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, Eguberrietako geldialdiaren ondotik, berriz ere leherketak egiten hasi dira dira N-121A errepideko, zabaltze eta egokitze lanen barrenean eta horregatik, mozketak izanen dira urtarrilaren 12tik 18rako aste honetan ere.
Astelehenean eta ortzegunean
Nafarroako aldean, Endarlatsa-Bera tartean, 68 kilometro inguruan egin diren leherketen ondorioz, erabat moztuko da errepidea astelehenean, urtarrilaren 12an, lau bat orduz, 12:30ak eta 18:30ak artean. Ortzegunean, urtarrilaren 15ean ere, Endarlatsa-Bera zatiko 67garren kilometro inguruan, ordubeteko mozketa izanen da, 12:30etatik 13:30era.
Txandakako pasabidea
Bertze aldetik, N-121A errepideko zenbait zatitan txandakako bidea emanen da 24 ordutan, egunez seinalisten bidez eta gauez semaforoen bidez. Honela, Endarlatsa-Bera zatian, 69garren kilometro inguruan, Berrizaun inguruan 58garren kilometro inguruan eta Bera-Etxalar zatian, 61 eta 62garren kilometroen inguruan txandaka emanen da bidea.
Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.