Malerrekako Agenda 21 kudeatzen duen lan taldeak jakinarazi duenez, prozesuak aitzinera segitzen du eta urte hasiera honetan bere azken urratsak ematera doaz. Joan den urtean izandako bileren ondotik, lanean segitu zuten teknikari, ordezkari politiko eta bertze gizarte eragileekin. Hasierako diagnostikoa osatu ondotik, Malerrekaren etorkizunerako garrantzitsuak diren proiektuei forma ematen jardun dute Malerrekako Agenda 21eko laukotea osatzen duten Itziar, Gurutze, Esti eta Zorione.
Asteazken arratsaldean Donezteben
Lan horren ondorioz, jadanik prest daukate datozen urteetarako eskualderako garrantzitsuak izanen diren proiektuen zakua eta hau aurkezteko asmotan dabiltza, nondik hasi, baita lehentasunak nola banatu behar diren ere lantzeko. Horretarako, heldu den asteazkenean, urtarrilaren 14an, gai hauetaz burutzeko lan-bilera eginen da Doneztebeko Erakusketa Arewtoan, arratsaldeko 18:30etik aitzinera.