Ibintza kultur taldeko sarien zozketa egin zen Errege bezperan

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 9a

Oraindik bigarren sariaren jabea agertu gabe dago

Iturengo Ibintza Kultur Taldeak Errege bezperan, urtarrilaren 5ean jendaurrean egin zuen bere Eguberrietako oparien zozketa. Honela, lehenbiziko saria, saski eder bat, 1.583 zenbakiari egokitu zaio. Bigarren saria, bainuetxerako bi sarrera, 1.469 zenbakiari eta hirugarren saria, Altxunea erretegin bi lagunendako afaria, 2.579 zenbakiari.

Bigarren saria ez da atera oraindik

Lehen saria Urrozko Mikel Saldiasek eraman du eta hirugarrena Iturengo Alazne Altxuk. Bigarren zenbaki saritua oraindik ez da atera. Iturengo ostatuan saldutakoa da 1.469 zenbaki hori. Zenbakia ateratzen ez bada, zozketa berriro eginen da urtarrilaren 31n.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun