Eguberrietako geldialdiaren ondotik berriz ere lanari ekinen diote eskualdeko kirol taldeek

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 9a, 11:42

Baztan Rugbi Taldeko hiru taldeek partidak izanen dituzte aste hondarrean

Baztan Rugby Taldeko hiru taldeek, Lehen Maila Nazionalean, Erregionalean eta jubeniletan ari direnak, partidak izanen dituzte aste hondar honetan, Eguberrietako geldialdiaren ondotik. Lehen taldeak, eguraldiak uzten badu, Gasteizko Gamarra kiroldegi aldera jo beharko du. Igande eguerdiko 12etan Gaztedi Rugbi Taldearen kontra jokatuko du Baztan Rugbi Taldeak. Baztandarrek bere nagusitasuna zelai gainean erakutsi beharko dute. Gasteiztarrak azken aurrekoak dira sailkapenean eta baztandarrek 7 puntu gehiago dituzte. Halere, bi garaipen gehiago bertzerik ez dituzte eta Lehen Maila hau arras berdindua dela kontuan hartuz, lana gogotik egin beharko dute. Lehen itzulian Lekarozen jokatutako partidan baztandarrek 12 eta 0 irabazi zuten. Baztan Rugbi Taldeko erregionaleko taldeak Lekarozen jokatuko du larunbat arratsaldeko 16:00etan La Unicaren kontra. Baztandarrak lehenbizikoak dira sailkapenean, baina ezin dute mailaz igo, talde nagusia hurrengo kategorian baitago. La Unica goitiko postu horietara hurbiltzen saiatuko da. Erregionaleko partidaren aitzinetik, Baztan eta La Unicako jubenilen arteko partida jokatuko da Lekarozen, 14:45ean. Aipatzekoa da Baztango hiru taldeek 80 bat jokalari izanen dituztela deialdietan eta horrek egiten ari diren lana erakusten du. Errubilariekin batera, futbolean, areto-futbolean, eskubaloian eta saskibaloian ari diren taldeek ere partidak izanen dituzte aste hondarrean.

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Aurrera – San Jorge, igande arratsaldeko 15:45ean Arkiskilen.
Gazte Berriak – Baztan, Antsoainen igande eguerdiko 12:30ean.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – Infanzones, larunbat arratsaldeko 18:00etan Uharten.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Ona - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 17:15ean Errenteriako Beraunen.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako Igoera fasean
Ostadar - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 17:15ean Lasarte-Oriako Michelin zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Orioko - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 16:00etan Orioko Mendibeltz zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – San Marcial B, igande arratsaldeko 15:30ean Matzadan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Beti Kozkor – Baztan, Lekunberrin larunbat arratsaldeko 13:00etan.
Aurrera – Amigó, Lekunberrin larunbat arratsaldeko 19:45ean.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan igoera fasean
Beti Gazte – Euskalduna, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Oiartzun B, Matzadan larunbat goizeko 11:30ean.

Nafarroako kadete ligan
Doneztebe – San Ignacio, larunbat arratsaldeko 17:00etan Taxoaren.
Baztan – Union Mutilvera, Giltxaurdin larunbat goizeko 11:30ean.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Urnieta - Gure Txokoa, larunbat goizeko 11:45ean Urnietan.

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – San Cristobal, Mastegin larunbat eguerdiko 12etan.
Baztan – Atarrabia, Giltxaurdin larunbat goizeko 10etan.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Beti Kozkor – Doneztebe, Lekunberrin larunbat goizeko 11:30ean.

Nafarroako Alebinak
Atarrabia – Doneztebe, larunbat goizeko 10:15ean Atarrabian.

Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Tolosa – Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 15:30ean Tolosako Usabal zelaian.

Nafarroako neska kadeteak futbol-7 ligan
Doneztebe – Lagunak, larunbat goizeko 10:00etan Doneztebeko eskolan.
Beti Gazte – San Juan, larunbat goizeko 11etan Mastegin.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Aloña Mendi - Gure Txokoa, larunbatean Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Zarautz, larunbatean Goizuetako eskolako pilotalekuan.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Molins De Rei - Lindutx-Baztan BKT, Molins de Rein, larunbat arratsaldeko 18:00etan.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Huarte – Erreka, larunbat arratsaldeko 19:00etan Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan, 1-9 postuak
Toki-Ona Bortziriak – Fonseca B Ursulinas, larunbat arratsaldeko 19:00etan Toki-Ona kiroldegian.

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan, 10-18 postuak
Lekaroz – Inm. Urdax Vedruna, larunbat arratsaldeko 16:30ean Elizondon.

Junior neskak
Toki-Ona Bortziriak – Noain, larunbat arratsaldeko 17:00etan Toki-Onan.

Kadete mutikoak
Lekaroz – C.B. Burlada B, larunbat goizeko 10etan Elizondon.

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – Larraona, larunbat goizeko 10:15ean Toki-Ona kiroldegian.

Minibasket neskak, 2. Faseko final zortzirenak
Toki-Ona Bortziriak – Oberena, larunbat goizeko 10:15ean Toki-Ona kiroldegian.

Preminibasket neskak
Balat San Ignacio A - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:30ean San Ignacio kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun