Errekako eskuz binakako zazpigarren txapelketa igande honetan, urtarrilaren 11n abiatuko da.
Alebinak Urrotzen
Goizeko 9etan hasita Urrotzen alebin mailako lehen partidak jokatuko dira. Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko Arbizu eta Estarriaga, Atarrabiako Beti Onak taldeko Alkain eta Bidaurretaren kontra ariko dira. Irabazleek, Huarteko Sanchez eta Etxeberria izanen dituzte esperoan final zortzirenetan. Bigarren partidan, Oberenako Okiñena eta Oiartzun, Lizarrako San Miguel taldeko Zalduendo eta Anduagaren kontra ariko dira. Irabazleek, Leitzako Aurrerako Eraso eta Eskuderoren kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Hirugarren partidan, Burlatako Zugarraldeko Ventura eta Lerga, Aurrerako Gil eta Lezearen kontra ariko dira. Final zortzirenetan, irabazleek Beti Onak taldeko Ayesa eta Irurita izanen dituzte kontrario. Laugarren partidan, Zugaraldeko Villabona II eta Aranguren, Beraza eta Martijaren kontra ariko dira. Irabazten duen bikoteak, Azpeitiko Ilunpeko Merketegi eta Kerejetaren kontra jokatu beharko du final zortzirenetan. Irungo Kurpil Kirolak taldeko Sagarzazu eta Agerralde, Huarteko Elizalde eta Etxegiaren kontra ariko dira. Final zortzirenetan, Arrue eta Gaztañaga andoaindarrekin neurtu beharko dituzte indarrak irabazleek. Etxarri Aranazko Gure Pilotako Flores eta Arratibel, Oiartzungo Oiarpeko Salaberria eta Adurizen kontra ariko dira. Final zortzirenetan Zugarraldeko Saldias eta Agirre II izanen dituzte esperoan irabazleek. Alde Zaharrako Bravo eta Olalde, Mendillorriko Mayora eta Carrascoren kontra ariko dira. Final zortzirenetan, Mikel eta Pagola irundarraren kontra ariko dira irabazleak. Irurtzungo Zudaire eta Ustarroz, azkenik, Villabonako Bear Zanako Lizartza eta Aizpuruaren kontra ariko dira. Final zortzirenetako arerio, Zugarraldeko Pedroarena eta Eskiroz izanen ditu bikote irabazleak.
Infantilak Legasan
Infantil mailan ere igande goizeko 9etatik aitzinera jokatuko dira partidak, Legasako pilotalekuan. Beti Onak taldeko Antoñana eta Garatea, San Migueleko Garraio eta Mateoren kontra ariko dira. Final zortzirenetan, Zugarraldeko Larunbe eta Alduntzin izanen dituzte kontrario irabazleek. Kurpil Kirolak taldeko Garmendia eta Lizarazu, Billabonako Labaka eta Erasunen kontra ariko dira. Irabazleak Bortzirietako Telletxea eta Zamoranoren kontra ariko dira final zortzirenetan. Altsasuko Pilotajaukuko Arnanz eta Mendinuetak, Aurrerako Galarza eta Saralegiren kontra ariko dira eta irabazleek, Oberenako Espinal eta Anduezaren kontra jokatuko dute final zortzirenetan. Azpeitiko Ilunpe elkarteko Arrue eta Aizpuruk Olaztiko Sutegiko Ansotegi eta Martinezen kontra jokatuko dute eta irabazleek Oiartzungo Oiarpeko Ugalde eta Zapirain izanen dituzte esperoan final zortzirenetan. Irurtzungo Bi-Aizpeko Lizarraga eta Tollar, Donostiako Alde Zaharrako Ormazabal eta Chiapusoren kontra ariko dira. Zugarraldeko Noval eta Etxarriren kolntra jokatu beharko dute irabazleek final zortzirenetan. Zugarraldeko Arano eta Villabona I, Andoaingo Arruti eta Arberasen kontra ariko dira eta irabazleek Hernaniko Noble eta Lujanbio izanen dituzte kontrario final zortzirenetan. Lizarrako San Miguel elkarteko Etxeberria eta Izkue, Hernaniko Altuna eta Altunaren kontra ariko dira. Final zortzirenetan, Leitzako Aurrerako Olano eta Iparragirren izanen dira irabazleen esperoan. Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko Iriarte eta Artieda, Huarteko Arrikaberri eta Goñiren kontra ariko dira. Zugarraldeko Orrio eta Sarasa izanen da irabazleen final zortzirenetako koxka.
Kadeteak Lesakan
Kadete mailan ere igande honetan abiatuko da Errekako txapelketa Lesakan, larunbat goizeko 9etatik aitzinera. Lehen partidan, Zugarraldeko Bernabe eta Azkona I, Irurtzungo Abrego eta Juangoren kontra ariko dira. Etxarri-Aranazko Gure Pilota elkarteko Ijurra eta Lasa izanen dira irabazleen arerio final zortzirenetan. Bigarren partidan, Oberenako Jaurena eta Andueza, Olaztiko Sutegiko Tollar eta Gastamintzaren kontra ariko dira. Oiartzungo Oiarpeko Sarasti eta Beola izanen dira esperoan final zortzirenetan. Segidan, Errekako Zestau eta Karrion, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko Murgiondo eta Lopez Zubiriaren kontra ariko dira. Oberenako Senosiain eta Larraya izanen dira esperoan final zortzirenetan. Errekako Maia eta Rojo, Hernaniko Lujanbio eta Murgiondoren kontra ariko dira. Zugarraldeko Azkona II eta Mayans izanen dira esperoan final zortzirenetan. Leitzako Aurrerako Ontsalo eta Eraso, Irurtzungo Navarro eta Karrionen kontra ariko dira eta irabazleek Andoaingo Ariztimuño eta Ulanga izanen dituzte esperoan hurrengo kanporaketan. Andoaingo Eskudero eta Jauregi, Zugarraldeko Elizalde eta Fernandez I.aren kontra ariko dira. Final zortzirenetan Lizarrako San Miguel elkarteko Sanz eta Unanua izanen dituzte esperoan. Alde Zaharrako Setien eta Galdos, Leitzako Aurrerako Apezetxea eta Jaunarenaren kontra ariko dira. Final zortzirenetan, Arbizuko Aldabideko Zelaia eta Gabirondo izanen dituzte kontrario irabazleek. Añorgako Cristobal eta Lizaso, Huarteko Yoldi eta De la Fuenteren kontra ariko dira eta irabazleek, Irurtzungo Idoate eta Beraza izanen dituzte esperoan final zortzirenetan.
Jubenilak Donezteben eta Larraintzarren
Jubenilak bi multzotan banatu dira eta hauek ere igande honetan hasiko dira konpetizioan. A multzokoak goizeko 9:00etan hasiko dira Doneztebeko pilotalekuan. Errekako Bendoiro eta Juanena, Irurtzungo Barberena eta Jakaren kontra ariko dira. Azpeitiako Ilunpeko Iriondo eta Murgiondo, Barañaingo Lagunak elkarteko Zaranton eta De Las-en kontra ariko dira. Oberenako Zuasti eta Arraizak, Añorgako Loidi eta Markinako Aretxabaleta izanen diuzte arerio. Lazkaoko Irastorza eta Bereziartuk, Fuenmayorreko Gabarrie eta Diezen kontra jokatuko dute. Hernaniko Bilbao eta Otaegik, Zugarraldeko Altzuarte eta Zabalzaren kontra jokatuko dute. Errekako Unai Madariagak eta Ezkaraiko Iturriagak, Usurbilko Mendizabal eta Ostolaza izanen dituzte arerio. Hernaniko Santxo eta Lizeaga, Irurtzungo Olias eta Arrokiren kontra ariko dira eta Hondarribiako Manterola eta Jauregi, Arbizuko Aldabideko Arangoa eta Karasatorreren kontra. Jubenilen B multzoko partidak berriz, igande goizeko 9etan hasiko dira Larraintzarko Ultzama pilotalekuan. Txarutako Bereau eta Juanenea, Huarteko Etxague eta Iraizozen kontra ariko dira; Oberenako Labiano eta Martinez, Urnietako Garmendia eta Artxetxeren kontra; Oiarpeko Taberna eta Irastorza, Zugarraldeko Juanena eta Iraola II.aren kontra; Burlatako Aurrera Saiaz elkarteko Sukia eta Arratibel, Altsasuko Alustiza eta Alkizako Zinkunegiren kontra; Oberenako Soto eta Artuch, Andoaingo Aizpurua eta Etxeberriaren kontra; Sutegiko Mayo eta Araña, Lizarrako San Miguel elkarteko Senosiain eta Etxeberriaren kontra; Hernaniko Arrieta eta Azpitarte, Olaztiko Sutegiko Etxeberria eta Alonsoren kontra eta Errekako Oronoz eta Oiarpeko Ugalde, Donostiako Alde Zaharrako Sertutxa eta Lobatoren kontra.