Elurra mendi kaxkoetatik herrietako karriketara jautsi da

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 8a

TTIPI TTAPA

Elurrak Euskal Herriko bazterrak zuritzen segitzen du. Gaur ere, elurra eta hotza izan dira nagusi lurraldearen gehienean. Gure inguruan ere, mendiak ez ezik, karrika bazterrak ere zuritu ditu ortzegunean elurrak, Etxalarren hartutako irudiek erakusten dutenez.

Gauean horma hainbat zokotan

Bart arratsean, gainera, horma egin zuen hainbat bazterretan eta horrek arriskuz bete ditu batez ere bigarren mailako errepideak. Arazorik gehienak, Hernani, Goizueta eta Leitza lotzen dituen errepideko lekurik suspelenetan gertatu dira. Errepide sare nagusian ez dago aparteko arazorik.

Ortziralerako hobetzera

Iragarpenen arabera, ortziralean hasiko da hobera egiten eguraldia, eta pixkanaka desagertzen joanen da elurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun