Doneztebeko Erreka elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz, kirola eginez eman dio agurra urteari. Urtezahar Eguneko goizean 70 bat mendizale animatu ziren Mendaurrera joateko eta urte bukaera behar bezala ospatzeko.
124 korrikalari
Arratsaldean Doneztebeko III. San Silvestrea egin zen. Lehendabiziko urtean 70 korrikalari, bigarrenean 95 eta honetakoan, marka guziak hautsi eta 124 korrikalari atera dira Berriz ere, Erreka elkarteak pentsatuak zituen iragarpen guztiak gainditu dira, eta horrela Doneztebe kirolariz bete zuten Urtezahar arratsaldean. Giro bikaina izan zen laisterkarien artean, baita herriko karriketan barna animatzeko bildu zen jendearen artean ere. Nabarmendu beharrekoa da lasterketaren alde herrikoia, kirolari gehienak Doneztebe eta ingurukoak zirelako.
Mutiletan Alberto Barberena baztandarra garaile
Mutiletan Alberto Barberena baztandarra izan zen irabazle, eta bigarren postuan Xanti San Miguel doneztebarra gelditu da. Hirugarren Patxi Irazoki igantziarra, San Silvestre honen lehendabiziko garailea.
Nesketan Cristina Arbues
Nesketan lehia estua izan zen. Azkenean Cristina Arbues igantziarra izan zen garaile, eta Teresa Jadraque bigarren. Hirugarren eta lehendabiziko doneztebarra, Ana Zelaieta. Informazio gehiago: www.cderreka.blogspot.com
SAILKAPENAK ETA DENBORAK
MUTILAK:
1- Alberto Barberena 10:59.
2- Xanti San Miguel 11:12.
3- Patxi Irazoki 11:38.
NESKAK:
1- Cristina Arbués 12:58.
2- Teresa Jadraque 12:59.
3- Ana Zelaieta 13:35.