46 pertsona hil dira Nafarroako errepideetan 2008. urtean

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 2a

2007an baino bi guttiago dira

Nafarroako Foru Erkidegoan 46 pertsona hil dira errepidean, abenduaren 30eko datuak aintzat hartuz. Zifra honek suposatzen du %4,16ko jaitsiera 2007ko datuak aintzat hartuz, 48 hil bai ziren eta azken hamarkadan izandako zifrarik apalena da. Urteko azken hilabeteetan igoeraren tendentzia zuzendu eta heriotza kopuruak behiti egin du, 46 hildakorekin amaituz urtea.

Trafiko istripuen kopuruak eta heriotzen zenbakiak behera egin asmoz, Nafarroako Gobernuak 2008 urtean zenbait ekinbide aitzinera eraman ditu Bide Segurtasunerako Nafarroako Estrategien barne, eta horren arabera hezkuntzako aurrezaintza lana eta sentsibilizazioa lantzen dira. Errepiderako formakuntzari dagokionez, zenbait saio gauzatu dira haur parkeetan eta Elizondoko eskoletako ikasleek parte hartu dute. Baztan-Bidasoako eremuari dagokionez, lan nabarmenena motor zaleei bideratua egon da eta zenbait instalazio berri ezarri dira segurtasun bermatzeko.

Nafarroako Gobernuak, motor zaleen elkarteekin 2006an sinatutako akordioaren arabera, 5 urtez 1,5 miloi euro inbertituko dira babeserako 32.968 metro hesi eratzeko. Dena den, hasiera batean 5 urtez gauzatu behar bazen ere, bi urte nahikoak izan dira guztiak burutzeko. Guztira babestutako 36.118 metro ezarri dira eta 2008an beherako joera mantendu da. Horren ildotik erran 2006 urtean Foru Komunitatean lortu zela Europar Batasunak 2010erako ezarritako helburua, alegia, trafiko istripuen eraginez hildakoen kopurua %50ean murriztea, beti ere 2000. urteko datuak erreparatuz. Aipatu Nafarroan 2000 urtean 118 pertsona hil zirela errepidean eta 2006an, aldiz, 55. Nafarroa izan zen helburu horretara iristen lehena eta 2008an %61eko jaitsiera izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun