Termalismo programetan izen emateko epea zabalik dago

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 2a

Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetan egin daiteke

Imsersok 2009ko termalismo programa zabaldu du. Dagoeneko eskaerak egiteko epea zabalik dago eta hala, otsaila eta abuztuko bitarteko txandetarako, 2009ko urtarrilaren 16a arte egin daiteke eta iraila eta abendua bitarteko txandetarako 2009ko maiatzaren 16a arte. Aipatu lehen kasuan itxaron zerrendan egoteko maiatzaren 16a arte aurkez daitezke eskaerak eta bigarrenean, urriaren 31a bitarte.

Bete beharreko baldintzak

Honako baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartu nahi dutenek: - Pentsionista izatea edo 60 urte beteak edukitzea. - Buruko eritasun larririk edo eritasun kutsakorrik ez izatea. - Bere buruaz baliatzea. - Tratamendu termalak komeni izatea. - Eskaerak egiteko epea betetzea eta beharrezkoa den gutxienezko puntuazioa lortzea.

Informazioa Gizarte Zerbitzuetan

Eskaerak gizarte zerbitzu edo osasun etxeetan egin daitezke. Informazioa lor daiteke Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 948-451746 zenbakian, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 948-635036 zenbakian, Leitzaldeko 948-510840 edo Baztango Udaleko 948-580006 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun