N-121A errepideko lanetan ez da leherketarik izanen urtarrilaren 12a arte

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 30a

Eguberriak direla eta, 2009ko urtarrilaren 12ra arte ez da kontrolatutako leherketarik eginen N-121A errepideko moldaketa lanetan. Halere, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabide Departamentutik jakinarazi dutenez, errepide horretan arretaz gidatu behar da, egoera arriskutsuan baitago hainbat zatitan eta zenbaitetan bidea txandaka ematen delako. Zehazki, Endalatsa-Bera zatian, Irun alderako karrilak itxita segitzen du, 69 eta 69,350 kilometroen artean. Semaforo eta seinalisten bidez txandaka ematen da bidea. Bera-Etxalar zatuab, 62 kilometro inguruan ere txandaka ematen da bidea semaforo eta seinalisten bidez. Berrizaun aldean, 58 kilometro inguruan ere txandaka ematen da bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun