Bertze urte batez, Eguberriak baino larunbat bat lehenago, hau da, abenduaren 20an, Sunbillako gazte bazkaria eginen da Ulibeltzak Elkartean. 11 urte dira bazkari hau egiten hasi zela. Alfredo Arretxea sukaldariak bere kuadrilla eta bertze kuadrilla pare batekin antolatu zuen lehen urteetan, baina urtetik urtera gazte gehiago gehitzen joan da eta azken urteetan 80 gazte inguru biltzen dira egun horretan. Euskal Telebistako “Horrelakoa da bizitza” saioan famatu den Alfredok berak laguntzaile batzurekin batera prestatzen du bazkaria. Mahai inguruan kantu zaharrak eta abesti ezagunak kantatzen dira. Lagungarri izateko, plater bakoitzaren ondoan liburuxka bat izaten da kantuen letrekin. Ondotik musika izanen da.
Olentzero
Bertzalde, Eguberrietako ospakizunei dagokienez, abenduaren 24an, urtero bezala, Olentzerorekin herriko itzulia eginen da, baina aste pare bat lehenagotik kantuen entsaioak egiten ari dira.