Abeltzaintza azpiegituretarako dirulaguntzarik gabe gelditu da Sunbillako Udala bigarren urtez

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 17a

Horren inguruko galdera egin dio Nafarroako Gobernuari NABAIko Aitor Etxarrik

Sunbillako Udala tokiko abeltzaintza azpiegiturak hobetzeko dirulaguntzarik gabe gelditu da bigarren urtez segidan. Horren inguruko esplikazioa galdetuz, galdera parlamentarioa egin dio Nafarroako Gobernuari Nafarroa Bai taldeko Aitor Etxarri parlamentari leitzarrak. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen zuzendari nagusiak agindutako erresoluzioan ageri denez, ez da arrazoi zehatzik ematen, bakar bakarrik zenbait toki erakunderi, tartean Sunbillako udalari ez zaiela dirulaguntzarik eman, horretarako aurrekontu krediturik ez dagoelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun