Etorkinekin Sentsibilizazio Astea egiten ari dira Malerrekan

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 17a

Asteazken arratsaldean Saharari buruzko dokumentala ikusgai izanen da Doneztebeko zineman

Malerrekako Gizarte Zerbitzuko Inmigrazio Programaren baitan eta Gazte Burrunba elkartearen laguntzarekin zenbait ekintza antolatu dituzte, Sentsibilizazio Astea izenburupean. Aste hau abenduaren 13an abiatu zen, Donezteben ospatu zen Santa Luzia egunean munduko platerak erakusketa paratu baitzen.

Saharari buruzko dokumentala asteazken arratsaldean

Abenduaren 17an, asteazkena, Doneztebeko zineman “Sahara no se vende dokumentalaren proiekzioa eginen da 19:00etan eta ondotik kafe-tertulia zuzendarietako batekin.

Etorkin eta emakumea

Abenduaren 18an, ortzeguna, Doneztebeko zineman Ekamume Internazionalistak taldeko Begoña Zabalarekin kafe bat hartuko dute bertaratzen direnek arratsaldeko 19:00etan. Begoña Zabalak, “Zer suposatzen du etorkina eta emakumea izateak?” gaiari buruz solastuko du.

Bideo emanaldia palomitekin ortziralean

Abenduaren 19an, ortzirala, Doneztebeko zineman bideo emanaldia izanen da palomitekin, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hain zuzen, La Plataforma kolektiboak eta Despiertas (PTM-Mundubat) erakundeak egindako “La valla de la vergüenza” izanen da ikusgai.

Ipuin lehiaketaren sari banaketa larunbatean Iturenen

Abenduaren 20an, larunbatean, aratsaldeko 17:00etan Munduko ipuinak kontatuko ditu Izaskun Mujikak. Ondotik, Malerrekako inmigrazioari buruzko ipuin lehiaketaren sari banaketa eta berendua izanen da. Hasiera batean, Malerrekako Mankomunitateak ipuin lehiaketarekin batera, elkarrizketa eta argazkigintza lehiaketak ere antolatuak zituen, baina azken biak ez dira aitzinera ateri, lanik aurkeztu ez delakoz. Ipuin lehiaketari dagokionez, 50 bat lan aurkeztu dira eta Sunbilla, Ituren, Legasa, Beintza-Labaien eta Narbarteko umeek parte hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun