Txomin Mindegia doneztebarrak Kirol Merituaren Zilarrezko Domina jasoko du aurten Doneztebeko Erreka Kirol Elkartean eskubaloiaren alde egin duen lan guztia eskertzeko. Aipamen hau Nafarroako Gobernuak emandakoa izaten da. Hastapenetik Errekan lan aunitz egin duena izan da Txomin eta oraindik ere hala segitzen du. Taldeko lehen jokalarietako bat izan zen, eta zuzendaritzako kidea ere bai urte aunitzetan. Kategoria desberdinetan entrenatzaile lanetan ibili ondotik, gaur egun senior mailako taldearen entrenatzailea da. Dominaz haratago, lanean segitu nahi du Txominek eta denboraldi honi begira joan den urteko bortzgarren postua hobetzea du helburu nagusi, beti ere «eguneroko lanean oinarrituz eta jokalariek ongi pasa dezaten ahaleginduz».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!