Eguraldi txarra izan bada ere, Telethonak iaz bezainbat diru bildu du aurten. Eskoletako haurrek, Larrunera trena igotzeko eskaintza, eta esku baloiko taldeak emandako krakadarekin 2220 euro eskuratu ditu urritasuna duten pertsonen laguntzeko eta eritasun horien ikertzeko. Larrungo trenean 65 lagun upatu ziren, baina bertako zuzendaritzari eskas iruditu zaio, eta baliteke heldu den urtean horrelakorik ez izatea. Beraz, Telethonaren alde diru biltzen segitzeko ideia guztiak ongi etorriak izanen dira.