Olentzero herriko plazatik pasako da larunbat iluntzean

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

TTIPI TTAPA

Urte guziz bezala, Olentzerok bisita bat eginen digu etxez etxe pasatu baino lehen. Heldu den larunbatean plazaraino etorriko da herriko haurren agurtzeko.

18:30ean arribatuko da, eta azken metroetan hiru eskoletako haurrek lagunduko dute kriseiluekin. Eguberrien zain egoteko bitartean, sunbila ekarriko du, hau da, goxokiz betetako enborra. Hori eskertzeko haurrek kantuak prestatu dituzte, eta Herriko Etxearen atarian eskainiko dizkiote. Gazteena bukatzean helduen txanda izanen da, eta hauentzat aperitifa izanen da herriko kantariek eta musikariek alaiturik

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun