Gasteizen eskaini zen Inkisizioa eta Zugarramurdiko sorginei buruzko erakusketaren harira, ateraldi bat antolatu zuen Herriko Etxeak abenduaren 3rako. Erakusketa interesgarria izan zen, eta Gasteizen gure herriari buruzko historia gehiago ikasi zuten. Behin Gasteizeraino ailegatu eta nola ez!: Arabako Errioxara hurbildu ziren, La Bastida herrira, eta han Remelluriko bodega ezagutu zuten, baita han bazkaldu ere. Bazkalondotik herriaren bisita gidatua izan zuten. Halako egun pulita pasatu ondotik, itzulera franko komediatsua izan zen, autobusa plazara ailegatu beharrean, juxtu-juxtu Arretxeako aparkalekura ailegatu baitzen, bidean bi arruda galdu ondotik.