Asteburu arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Izugarriko arrakasta pulitarekin gan zen Sorgin Ihiziari buruzko astehondarra. Larunbat goizean egin zuen eguraldi ederrak ederki lagundu zuen sendabelarreko ikastarokoek leize-gaineko belarrak harrapatu eta ezagutzen. Arratsaldean bota zuen euriak ia ez zioten kalterik egin, Akelarrenean ukendu bat prestatzen aritu baitziren. 17 lagun aritu ziren ikastaro honetan. Gauean Harresi ostean pareta ekitaldiak ere ia betetzeko puntuan utzi zuen auditorioa, 50 lagunetik pasa bildu baitziren olerki eta musikak aditzera.

Igandean bota zituen ortoska, euri eta elurrek ez zuten batere izitu jendea, auditorioa bete-bete egin baitzen bertso saioa entzuteko. Bertso hauen bidez, jendeari gozarazteaz gain, bertze bi gauza lortu zituzten bertsolariek: duela 400 urte gertatutakoak hobeki ezagutu, eta sorgin haiei omenaldi ttiki baina hunkigarri bat eskaintzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun