Heldu den urteko lehen sei hilabeteetan hasita, araztegira joateko bidean zabaltze lanak eginen dira. Akitu, berriz, hiru hilabete barru eginen dira. 178.528 euro kostako da obra horiek egitea eta Nilsak finantzatuko ditu.
Herriko araztegia Nafarroako zaharrenetarikoa da eta urteen joanean araztegian egin diren lanen ondorioz, harat joateko bidea ttiki gelditu da. Horregatik eginen dira lanak. Udala eta Nilsa Nafarroako Toki Azpiegiturak S.A. araztegirako bidea zabaltzeko proiektuarekin lanean hasiak dira dagoeneko. Nafarroako Gobernuak ere esku hartu behar izan du eta honek proiektuak ukitzen dituen ondasunen okupazioa premiazkoa zela adierazi du.