Aurten hamaikagarren aldiz, Euskarazko Produktuen Katalogo berria kaleratu dute Euskal Herri osoko 111 Udal eta Mankomunitateetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herri osoko euskara teknikariak dira katalogoa osatzeaz arduratzen direnak.
Urte sasoi honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten da, eta horretan laguntzera dator Euskarazko Produktuen Katalogoa. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek. Zehazki, paperezko edizioan 317 produkturen berri jaso dute eta Interneteko edizioan, aldiz, argitaletxeetatik jasotako produktu guztien erreferentziak ageri dira, 400 inguru. www. katalogoa.org web gunean daude horiek guztiak, eta nahiz izanez gero, katalogoaren PDF dokumentua ere jeits daiteke. Katalogoan ageri diren produktu guztiak dagoeneko merkatuan daude salgai.
Zortzi ataletan sailkatuta, batez ere, aurten kaleratu diren produktu berriak bildu dira katalogo honetan: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, zenbait ataletan, adinaren araberako banaketa ere egin da. Gurasoentzako lagungarri gertatzea nahi dute arduradunek, «etxeko haur eta gaztetxoak euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten» .
Urtetik urtera ale gehiago
Aurten 267.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan, iaz baino 7.000 gehiago. Urtetik urtera zabalduz doan ekimena da, ale gehiago izatez gain, hartzen duten eremu geografikoa ere gero eta haundiagoa baita.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!