Heldu da Olentzero!

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Urtetik urtera errepikatzen diren ekitaldiak badira ere, ilusioz eta gogoz hartzen ditugu Eguberriak.
Irrika hori umetxoetan da nabariena. Azken aste hauetan, Olentzero eguna borobila izateko eta opari aunitz ekartzeko entsaiotan ibili dira. Trikitixa, pandereta eta kantak hartu eta behin eta berriz kantuan ari dira.
Urtero bezala, bazkalondoan elkartuko dira abenduaren 24an eta baserritar jantziak jauntzi eta haur, guraso eta gazteak etxez etxe ibiliko dira kantuan.
Bide batez, Eguberri eta Urteberri On denei!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun