Bertze urteetan bezala, Erreka Kirol Elkarteko kideek Eguberrietako saskia atera dute zozketara. Zozketa larunbat honetan eginen da, hilak 20, 13:00etan egoitzan. Saski osatua da aurtengoa ere: mendi bizikleta, mikrouhin labea, telebista, likuadora, sandwichera, argazki makina, turroiak, urdaiazpikoa, ardoa, likoreak... Egun berean, Mendiaren Eguna eginen da. 7:30ean mendi ateraldia eginen dute Leurtzako zirkora eta bueltan, poteoaren ondotik herri bazkaria eginen da Kasino elkartean.