Eguberriak gainean hainbat ekitaldi

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Udalak eta herriko bertze elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte Eguberrien atarian. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra, 12-13 urte artekoentzako jolas-parkea paratuko da. 16:00etatik 20:00-etara egonen da zabalik eskolako frontoian eta bi euro ordaindu beharko dira horretarako. Dohanik joateko aukera ere izanen dute batzuk, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea parkerako 50 sarrera zozketatzen ari baita.

Merkatarien Elkarteak fatxada eta balkoien lehiaketa ere antolatuko du Eguberrietarako. Apaingarriekin dekoratutako etxe-aurrealde edo balkoiak sarituko dira.

Kontsumoa murrizteko, berriz, Udalak aurten Eguberrietako apaingarrietan aldaketak eginen ditu. Orain artekoak zaharkituak gelditu direlako eta aunitz kontsumitzen dutelako berriak erabiliko dira Eguberriotan. Kontsumo baxuko argiak erabiliko dira, eta ikusgarriagoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun