Ezkurra parean, autogidariek hartzen duten abiadura haundiaz kezkatuta, neurriak hartuko ditu Udalak. Helburua oinezkoei arriskurik ez sortzea da, eta horretarako, abiadura murrizteko oztopoak paratuko dira errepidean, eskolaren parean bat, eta udaletxearen azpian, bestea.